| Sistema a Domicilio SD 2000 enpresak “Elikadura etxera eramateko zerbitzuarekin” ekin zion bere jarduera profesionalari. Negozio-linea hori, hain zuzen, gure enpresaren jarduera nagusia da gaur egun ere.
Sistema a domicilio SD 2000k elikagaiak etxera eramateko zerbitzua betetzen du herrialdeko banaketa-enpresa nagusietako batzuentzat, eta kontsumitzaileek enpresa horien saltokietan egindako erosketak nahiz telefonoz edo Internetez egindakoak garraiatzen ditu.
“Etxera eramateko zerbitzua” eskaintzen zaie bai hurbileko supermerkatuei (800 eta 1.500 metro koadro bitartekoak) baita hipermerkatu eta saltoki handiei ere (1.500 metro koadrotik 10.000ra bitartekoak).
Zerbitzua behar bezala eskaintzeko, SD 2000k bezero bakoitzaren beharretara egokitzen du bere jarduteko protokoloa, dela bitarteko teknikoei dagokienez (kutxa bereziak, poltsa termikoak eta hotz-sistemaz hornitutako ibilgailu bereziak), dela gure bezeroen zerbitzuan prestakuntza egokia duen pertsonala jartzearen aldetik ere, haiekin hitzartutako ordutegia eskainiz, “Etxera eramateko zerbitzuaren” erabiltzaileen gogobetetasuna ahalik eta handiena izan dadin.
|